Elektrizitatea eta Robotika Industriala - CI Donibane - Ikasnova
Elektrizitatea eta Robotika Industriala - CI Donibane
Elektrizitatea eta Robotika Industriala
Oinarrizko maila
Elektrizitatea eta elektronika
Eraikinetako, etxebizitzetako, bulegoetako, merkataritza- eta industria-lokaletako instalazio elektroteknikoak muntatzen eta mantentzen dituzten enpresetan egiten du bere jarduera, besteren kontura. Enpresa horiek goragoko maila batek ikuskatzen ditu, eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak eta Telekomunikazio Azpiegitura Komunen Araudiak arautzen dute jarduera.
Modalitatea: presentziala Hizkuntza: gaztelania
Curriculuma
Erdiko maila
Instalazio elektriko eta automatikoak
Eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatzen eta mantentzen dihardu.
Modalitatea: presentziala Hizkuntza: gaztelania/euskera
Goiko maila
Automatizazioa eta robotika industriala
Industria sistema automatikoekin zerikusia duten enpresa publiko eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemen diseinu, muntaketa eta mantentze-lanen arloetan.
1. modalitatea: presentziala Hizkuntza: gaztelania / euskara / gaztelera-ingelesa (LH elebiduna)
2. modalitatea: online (helduak) Hizkuntza: gaztelania