Eskola-garraioaren zerbitzua

 

Foru Aginduz arautua. 35/2022, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren ikasleentzat.

GARRAIO KOLEKTIBORAKO ESKUBIDEA DUTEN IKASLEAK:

● 2005etik jaiotako Oinarrizko Mailako Zikloetako ikasleak.
● 2005etik jaiotako erdi mailako zikloetako ikasleak, goizeko txandan.
(*) Inskripzioan lehentasunez bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxe publikoa eskatu bada.

 

BANAKAKO LAGUNTZA JASOTZEKO ESKUBIDEA DUTEN IKASLEAK (eskaera irailean):

Garraio kolektiborako eskubidea duten ikasleak, ibilbideetan sartuta ez dauden Nafarroako herrietan bizi direnak, geralekurik hurbilenera arte (*)
● 2005etik sortutako erdi mailako zikloetako ikasleak, arratsaldeko txandan.

(*) Inskripzioan lehentasunez bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxe publikoa eskatu bada.


ESKOLA-GARRAIOA ETA LAGUNTZA JASOTZEKO ESKUBIDERIK EZ DUTEN IKASLEAK

Ikastetxean matrikulatutako gainerako ikasleek, eta bereziki Goi Mailako Ziklokoek, EZ dute garraio kolektiboa erabiltzeko eskubiderik, ezta banakako laguntza jasotzeko eskubiderik ere.
Kontsultatu lineako autobusen zerbitzu publikoa.
 


¿Zalantzak dituzu?

Bilatzen zenuena aurkitu ez baduzu edo eskola garraioarekin zerikusia duen edozein kontsulta egin behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko honen bidez:
 

LOCALIDADES (hora de salida)