Eskola-garraioaren zerbitzua

 

Foru Aginduz arautua. 35/2022, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren ikasleentzat.
 

Ikasle erabiltzaileen betebeharrak (23. artikulua) .

1. Eskola-garraioa erabiltzen duten ikasleek honako betebehar hauek bete beharko dituzte: puntualak izatea, modu egokian portatzea, segurtasun uhala erabiltzea, eserlekuan eserita egotea, gainerako erabiltzaileak eta langileak errespetatzea, ibilgailua zaintzea eta enpresako langileen jarraibideak betetzea.

2. Hezkuntza Departamentuak jarraibide osagarriak ematen ahalko dizkie erabiltzaileei eta haien legezko ordezkariei lankidetzan eta elkarlanean aritzeko, eskola-garraioaren zerbitzua hobeki eta modu eraginkorragoan emateko aldera.

3. Zerbitzuaren betebehar arruntak betetzen ez dituzten ikasleak, edo laguntzaileen nahiz garraio enpresaren langileen aginduak betetzen ez dituztenak, beren jarduketen erantzule izanen dira, hala xedatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleen eskubide eta eginbeharrei eta ikastetxe horietako elkarbizitzari buruzko abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuan. Halaber, eragiten dituzten kalteak konpondu beharko dituzte.


GARRAIO KOLEKTIBORAKO ESKUBIDEA DUTEN IKASLEAK:

● Oinarrizko Mailako Zikloetako ikasleak: 18 urte edo gutxiago dutenak.
● Erdi mailako zikloetako ikasleak: Goizeko txandan matrikulatuak eta 18 urte edo gutiagoak dutenak
(*) Inskripzioan lehentasunez bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxe publikoa eskatu bada.

 

BANAKAKO LAGUNTZA JASOTZEKO ESKUBIDEA DUTEN IKASLEAK (eskaera irailean):

Garraio kolektiborako eskubidea duten ikasleak, ibilbideetan sartuta ez dauden Nafarroako herrietan bizi direnak, geralekurik hurbilenera arte (*)
Erdi mailako zikloetako ikasleak, arratsaldeko txandan eta 18 urte edo gutxiago dutenak

(*) Inskripzioan lehentasunez bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxe publikoa eskatu bada.


ESKOLA-GARRAIOA ETA LAGUNTZA JASOTZEKO ESKUBIDERIK EZ DUTEN IKASLEAK

Ikastetxean matrikulatutako gainerako ikasleek, eta bereziki Goi Mailako Ziklokoek, EZ dute garraio kolektiboa erabiltzeko eskubiderik, ezta banakako laguntza jasotzeko eskubiderik ere.
Nahi izanez gero, beka eska daiteke.
Horretarako eskubidea duten ikasleei plazak esleitu ondoren, plaza hutsak badaude, eskubiderik ez duten ikasleei esleitu ahal izango zaizkie; horretarako, eskaera bete beharko dut eta bidali beheko helbide elektronikora.


 


¿Zalantzak dituzu?

Bilatzen zenuena aurkitu ez baduzu edo eskola garraioarekin zerikusia duen edozein kontsulta egin behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko honen bidez: